
Oscar Sariak Ameriketako Estatu Batuetako "Zinemako Arte eta Zientzia Akademia"k banatzen duen sariak dira. Sariaren benetako izena Merituko Akademia Saria da, baina mundu guztiak Oscar deitzen diote, nahiz eta izen hori nondik datorren inork ez dakien.
Sariak ezpata zeraman urrezko zaldun baten itxura dauka. 34 zm. du altuera eta 3,85 kg. pisatzen du.
Kategoriak
Meritu Sariak
| Izena ingelesez | Izena euskaraz | Lehenengo ekitaldia |
|---|---|---|
| Academy Award for Best Picture | Film onena | 1927 |
| Academy Award for Best Director | Zuzendari onena | 1927 |
| Academy Award for Best Actor | Gizonezko aktore onena | 1927 |
| Academy Award for Best Actress | Emakumezko aktore onena | 1927 |
| Academy Award for Writing Adapted Screenplay | Egokitutako gidoi onena | 1927 |
| Academy Award for Writing Original Screenplay | Jatorrizko gidoi onena | 1940 |
| Academy Award for Best Supporting Actor | Gizonezko bigarren mailako aktore onena | 1936 |
| Academy Award for Best Supporting Actress | Emakumezko bigarren mailako aktore onena | 1936 |
| Academy Award for Best Animated Feature | Marrazki bizidunetako film onena | 2001 |
| Academy Award for Best Art Direction | Zuzendaritza artistiko onena | 1927 |
| Academy Award for Best Cinematography | Argazkigintza onena | 1927 |
| Academy Award for Costume Design | Jantzi-diseinu onena | 1948 |
| Academy Award for Documentary Feature | Dokumental onena | 1943 |
| Academy Award for Documentary Short Subject | Dokumental labur onena | 1941 |
| Academy Award for Film Editing | Muntatze onena | 1935 |
| Academy Award for Best Foreign Language Film | Ingelesez besteko film onena | 1947 |
| Academy Award for Makeup | Makillaje onena | 1981 |
| Academy Award for Original Music Score | Jatorrizko soinu banda onena | 1934 |
| Academy Award for Best Original Song | Jatorrizko abesti onena | 1934 |
| Academy Award for Animated Short Film | Marrazki bizidunetako film labur onena | 1931 |
| Academy Award for Live Action Short Film | Zuzeneko film labur onena | 1932 |
| Academy Award for Sound | Soinu onena | 1930 |
| Academy Award for Sound Editing | Soinu edizio onena | 1963 |
| Academy Award for Visual Effects | Efektu berezi onenak | 1939 |
Jadanik existitzen ez diren Sariak
| Izena ingelesez | Izena euskaraz | Ekitaldiak |
|---|---|---|
| Academy Award for Best Assistant Director | Zuzendari laguntzaile onena | 1933 - 1937 |
| Academy Award for Best Dance Direction | Dantza zuzendaritza onena | 1935 - 1937 |
| Academy Award for Engineering Effects | Injenieriazko efektu onenak | 1927/1928 |
| Academy Award for Best Score—Adaptation or Treatment | Egokitutako film onena | |
| Academy Award for Best Original Musical or Comedy Score | Jatorrizko musikal onena | 1995 - 1999 |
| Academy Award for Best Short Film - Color | Kolorezko film labur onena | 1936 eta 1937 |
| Academy Award for Best Short Film - Live Action - 2 Reels | Zuzeneko film labur onena | 1936 - 1956 |
| Academy Award for Short Film - Novelty | Film labur berri onena | 1932 - 1935 |
| Academy Award for Best Story | Jatorrizko istorio onena | 1927 - 1956 |
| Academy Award for Unique and Artistic Production | Ekoizpen artistiko onena | 1927/1928 |
| Academy Award for Best Title Writing | Azpitituluen idazkera onena | 1927/1928 |
Ohorezko Sariak
| Izena ingelesez | Izena euskaraz | Lehenengo ekitaldia |
|---|---|---|
| Academy Honorary Award | Ohorezko Oscar Saria | 1927 |
| Academy Special Achievement Award | Lorpen bereziaren Oscar Saria | 1972 - 1995 |
| Academy Award, Scientific or Technical | Oscar Saria, zientifiko edo teknikoa | 1931 |
| The Irving G. Thalberg Memorial Award | Irving G. Thalberg oroigarrizko Saria | 1938 |
| The Jean Hersholt Humanitarian Award | Jean Hersholt Humanitario Saria | 1956 |
| Gordon E. Sawyer Award | Gordon E. Sawyer Saria | 1981 - 2005 |
Ekitaldiak
Lehenengo Oscar Sarien ekitaldia 1929ko maiatzaren 16an Hollywoodeko Roosevelt Hotelean egin zuten 1927 eta 1928ko filmak saritzeko. Aurkezleak Douglas Fairbanks antzezlea eta William C. DeMille zinema zuzendaria ziren. Anita Page aktorea da ekitaldira joan zirenen artean bizirik dagoen bakarra. 80. Oscar Sarien ekitaldia 2008ko otsailaren 24an egin zuten Hollywoodeko Kodak Antzerkian, Jon Stewart aurkezlea zena.
81. Oscar Sarien ekitaldia 2008ko filmak saritzeko 2009ko otsailaren 22an egingo dute, berriro Hollywoodeko Kodak Antzerkian.
2008 arte, ekitaldia 25 bider Dorothy Chandler Pavilion aretoan egin zuten, 11 bider Pantages Theatre aretoan, 10 Shrine Auditorium aretoan, 8 Biltmore hotelean, 8 Santa Monica Civic Auditorium aretoan, 7 Kodak Theatre aretoan, 6 Ambassador hotelean, 3 Grauman's Chinese Theatre aretoan eta behin Roosevelt hotelean, non lehenengo ekitaldia egin zuten.
oso garatue bloga zinieri buruzkoa, guste date ee orijinala x lo menos! jejej
ResponderEliminar